XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jaungoiko Zale, ta Ekin, aldizkarietan, berriz, lan ikaragarria burutu zuenik ezin dezakegu ezetz esan.

Artezkari batek, iñork siñistu ezin bezelako buruko miñak artu bear izaten ditu askotan, bere ardurapeko aldizkaria ganoraz kaleratu dedin loari berari ere ordu ederrak kendurik.

LIBURU-ARGITARATZAILLE

Jaungoiko-Zale bazkunak bere irarkola zuen, emen Zornotza`n, gero gerra denboran erre ta sakabanatua.

Ogetalau urtetan konta ezin-ala liburu, olerki ta musika argitara eman zizkigun berak.

Eta, besteak beste, lan geien orren ardatz Arzubiaga jauna izan zan.

Onexek atera zitun J. Gurutz Ibargutxi abadearen idatziak: Bost liburu mardo, Kristiñau Ikasbide Atzalbena izenburutzat dutela.

Liburu-argitaratze ontan Kristau-Ikasbidea, dotriña zan barrena geien irrikatzen ziona.

Ta gudu aurretik eta ostean, Bizkai eliz barrutiko apaizkideai erakustearen nekea alik eta biguntzearren, ainbat argitapen osotu zitun.

Gerra ostean erbestetik etorri ondoan ere, bere ustez lanik bearrezkoena orixe zala-ta, zeregin orrexeri eldu zion gogotsu.

Gazteiz eliz barrutiko dotriña agortua zan; beraz, ber-argitaldu ta zabaldu bearra zegoen, Bizkai`ko arimazaiak batez ere zer irakatsi izan zezaten.

Errena izanagatik barne-irritsak gorputzari sakatzen, ainitz oinkada eman zitun, ara jo ta ona jo; gaur Gotzaiagana ta biar apaizengana.

Neka-gaitza bait zan, apurka apurka, joan-etorri guzti oien ondorena bere biotzak gura zuena eskuratzea izan oi zan.

Etzuen zarata aundirik ateratzen, apal eraginkorra zanez; zaratea, izan ere, ezta gauzak eramateko giltza: ez dugu itz utsik bear, itz utsak ebakitzean keiñulari alper baiño ez gara, ta keiñuka ez dugu ezertxo ere lortzen.

On Zirilo`k ba-zekien au.

Amaitzeko, abade adintsu, biotz-gazte ta langille etengabekoa genduan Arzubiaga.

Bein, 81 urteko zala, A. Irigoien`ek itz-aspertu goxoa euki zuen berarekin, eta azkenez galdetu zion Irigoien`ek (...).